Tel: (+34) 943 157 200  

Olatzko komentua

Esklabak, Jesus Mariak, eta Olatzkoa. Loiolako etorbidean ia elkarren segidan aurkitu ditzakezun hiru komentuetan azkenak badu, besteekin alderatuta, berezitasun bat: ez dago errepide ondoan, gorago baizik, aparte antzean. Ataritik Loiolako basilikaren kupula garbi ikusten da eskuinetara, eta ezkerretara berriz, behean, Jesus Mariak, eta haratago Esklabak. Hemendik begiak dena hartzen du azpian. Etorbidean eraikitako etxe berriak ikusten dira, autoak errepidean pasatzen, jendea pasieran, eta atzeko tontorrak; Ernio, urrutira. Mihi gaiztoek diote lurrazpiko pasabideak aurkitu zituztela hemen, Olatzen, Loiolara ematen zutenak, edo viceversa. Eta haurrenak ematen zuten hezurrak azaldu zirela pasabide horietan. Mihi zintzoek diote Inazio Doneak Salbe bat errezatzen ziola Olatzko Ama Birjinari egunero. Jakizu. Errepidetik begiratuta Rio do Janeiroko Jesusen Bihotza datorkizu gogora, neurriz dezentez txikiagoa izanagatik. Inbidiarik ez, noski. Zertarako nahi ditugu ba hango hondartza zoragarriak, klimaren epela, bossa nova goxoa, portugesaren doinua…

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA