Tel: (+34) 943 157 200  

Enparango Zubia

Enparan Dorretxeak ezarri dio izena, Zubi Zaharra ere esaten zitzaion garai batean. Hortik atera kontuak. Enparanetik Soreasuko Parrokiara, behin zubia igarota, bidea zuzena da, kaleak zeharkatuz. Urola ibaia zuzen dator Zelai Luze parean, gurutzearen besoa osatzen du Enparaneko ataritik zubia igarota elizarako bideak. Herririk gehienetan bezala, paperetan egindako marrazkietatik jaso ziren Azpeitian ere etxeak. Orografia egokiaren abantailak hobeto baliatzea izaten da asmoa, eta hala da hemen ere. Soreasutik Plaza Txikirainokoa besterik ez zenean herria, almendra formako hiribildua, ibaiaren beste aldera igarotzea mundura irtetea zen, bere poz eta arrisku guztiekin. Eta mundura irtete horren lehen pausoa Enparango Zubia da. Harrizko zubi ederra, hiru begiko zubia, balkoi moduko irtengune bat ere badu. Handitxik botatzen du Enekok, Jose Luis Otamendiren Hagina ipuinean Zelai Luzen zopak egitera joanda ibaian aurkitutako hagina.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA