Gernikako Arbola
Eman behar Gernikako arbolaren kimuak han eta hemen sartu zituztenek bazekitela Gernikakoa ihartu egingo zela egunen batean. Nahi duenak metafora bat ikusiko du hemen. Azpeitikoak ere urte mordoxka du, baina sano dago oraindik. Ez da zertan metafora gisa hartu behar. Frontoi Txiki ondoan dago haritza, Donejakue kalean, eta bere itzalean dagoenari gutxi axola zaio Gernikakoaren kimua den edo ez. Izan du erabilera eder askorik ere: dantza eta antzerkia batzen zituen ikuskizun batean bere adarren azpian hegan eta dantzan ibili ziren aktoreak, grabitatearen kontra. Eguneroko arruntean, ezer arruntik bada bederen, zuhaitz eder bat da, argirantz egiten duena, itzal ematen duena, eta oxigenoa. Bada nahikoa bedeinkazio!
ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA