Tel: (+34) 943 157 200  

Trenbidearen Euskal Museoa

Aizarnazabalen jaioa izanagatik, Julen Lamarainek buruz zekizkien Urolako Trenaren geltoki guztiak: Zumarraga, Villarreal de Urrechua, Aguinaga, Aizpurucho, Olozaga, Azcoitia, Loyola, Azpeitia, Lasao, Cestona Balneario, Cestona Villa, Iraeta, Arrona, Zumaya Empalme. Halaxe zeuden izenak, grafia espainolarekin. Eta orain arrotza egiten bazaizu ere, mila bider arrotzagoa egiten zaizu behin hondartzara zein ospitalera joateko erabilitako trena museoko pieza bihurtua ikustea. Eskualde oso baten pozak eta nekeak karriatu zituen burdinazko zaldia zahartu egin zen, garestiegia ei zen bere mantenua, eta orain asteburutan eta opor garaian baino ez dute zutitzen garai bateko bizimodua irudikatu nahi duen jendea eraman dezan gainean, sudurzuloetatik ke beltza dariola, Azpeititik Lasaora eta buelta. Jende bat bere haurtzaroa gogoratze aldera joaten da, seme-alabak eta ilobak eramaten ditu, nola ibiltzen ziren kontatzeko. Lehen Urolako Trenaren Azpeitiko geltokia zena zaldi zaharren egoitza da orain, Trenbidearen Euskal Museoa. Etorri ote da inoiz Julen Lamarain?

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA