Zer egin
Bizia baita Azpeitia, azpeitiarren euren esanetan, bizi bizia, bizitzeko pizgarria.
Bizitzeko herri bizia da Azpeitia, bisitaria beso zabalik hartzen duena, azpeitiartu diren migratzaileek baieztatzen duten eran.
Ospatzen badakien herria da Azpeitia, hasi urtarrilean eta abendura bitarte, eguneroko izerdia bizipozerako edabeekin neurrian nahasten dakiena.
Poetak zioen legez, arazoa ez da denbora pasatzen dela, denbora pasatzen den bitartean zer egiten dugun baino.
Eta Azpeitian, bada bai, zer egin.