Tel: (+34) 943 157 200  

Perez Arregi Plaza

Azpeitiko alde zaharrak, Altuna Etxetik Soreasurainokoak, belodromo baten itxura du. Plaza Txikiak zirkunferentzia erdi baten forma du, eta beste hainbeste Perez Arregi Plazak. Eliz kaletik gora Altuna Etxeraino, Enparan kalean behera Soreasuraino, belodromo batean bezala ibili daiteke bat, bueltaka. Eta buelta bakoitzean irudituko zaio zerbait berria ikustea: etxe ederrak, etxaurre bitxiak, denda zaharrak denda berriak, era guztietako tabernaků pasieran dabilenari begiak hona eta hara joango zaizkio. Perez Arregi Plazan, besteak beste, Telefonicako eraikina esaten zaiona dago, bere bi dorre ederrekin, herrira behetik etor litekeen orori begira, beheko haizeari aurre egiten. Plaza ederra da hau, haize lekua izanagatik. Eguzkipean gozo egoten da bat hemen, terrazan eserita jendeari begira. Txirrindulariak azalduko direla kale ertzetik, iruditzen zaizu batzuetan, belodromoa eurentzat aldarrikatzera.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA