Tel: (+34) 943 157 200  

Olatzko ermita

Komentuaren atzean, errepidetik ikusten ez dela, bere txikian izugarri polita den ermita aurki dezakezu, bake santuan, inork molestatuko zaituen beldurrik gabe. Gipuzkoako Batzar nagusiak hemen biltzen zirela diotsu paretako harri batek, baina zuri ez zaizu axola. Isiltasunaz gozatzeko lekua da hau, ezertan ez pentsatzekoa. Utzi buruari lanik ez egiten, entzun txorien kantu bizia, zuhaitzen eta loreen hizkera apala, aditu harrien eta egurren murmurioa, aditu denbora pasatua denbora presentera iristen eta bertan laketzen, aditu leku hau, bere baitara bildua, zure aurrean irekitzen. Ez dago iraganaren bila joan beharrik, etorri egiten da. Ez dago historiaren bila joan beharrik, historia gaur da. Izarraitz mendiaren magalean, Urola ibaiaren gainean, denbora bere kabuz doa, inork behartu gabe, eta isiltasuna entzun egiten da. Hemen egotea, hemen egoten jakitea, munduko beste edozein lekutan egotea da.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA