Tel: (+34) 943 157 200  

Aratz erreka

Urrestillako plazatik errekan gora begiekin ikusi ez baina hanketan sentitzen den aldapa dago Aratz Erreka auzora. Errepidea amaitu egiten da han. “Atzerreka” da hitz egiterakoan, eta batek pentsa lezake atzeko erreka dela, atzean dagoelako, munduaren atzean. Eliza, etxeren bat edo beste, frontoia, jaten emateko lekua ere badu. Atzean dago, baina mundua da, ez du erreka jo. Atzerreka esaten dugu, baina ez, Aratz Erreka da: errepidea amaitu egiten da han, beste bide batzuei hasiera emateko.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA