Tel: (+34) 943 157 200  

Izarraitz pilotalekua

Ikustekoa da Izarraitz pilotalekua. Ahal baduzu, bakarrik. Zeu bakarrik frontoian. Beroarena kendu nahi baduzu, ez gaude akaso izpiritualtasun eta gogo-jardunetarako, baina Jorge Oteizak frontoiaz zioena hobeto ulertzen da horrela, bakarrean, espazioak biltzen zaituela sentitzean. Eta espazio honetan biltzen direla espazio honek bildu dituen beste guztiak ere: Ez Dok Amairuren kantaldiko oihartzunak iristen zaizkizu, herri kiroletako izerdiaren usain mina, aizkora jokoetako ezpalak, zat, zat, Yuri Samen otoitza pareta artean goraka igotzen Eta hemen egon den, hemen izan den jende guztiarena. Sentitzekoa da Izarraitz pilotalekuko espazioa, laikoa eta sakratua, ahal baduzu bakarrik. Eta pilotaren kolpeak entzutea, inor ez dagoela ere, Sisiforen harria bailitzan, jo paretan eta buelta, jo paretan eta buelta, eta norbere harria dela ohartzea. Eta norbere herria.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA