Tel: (+34) 943 157 200  

Ibai-eder urtegia

Edo Nuarbeko pantanoa. 1991n eraikia, Urola-Kostako herrietako ur hornidura bertatik egiten da. Zazpi bat kilometroko pasiera ederra dauka urtegiak inguruan, buelta osoa dago ematea. Ibilbidea erraza eta laua da, edozeinek egiteko modukoa. Pelikula batean sartu izanaren irudipena etortzen zaio bati urtegiaren inguruan pasieran dabilela, edo ipuin baterako lekua izan daitekeela otutzen zaio. Munduaren durundiak hemen ez du oihartzunik, eta ur geldiari misterioa dario, mendetako denbora bertan pilatu bailitzan. Mundutik aparte sentitzen da bat. Debekatua egonagatik, jendea bainua hartzera joan ohi da udaran, eguzkia hartu eta bake-bakean egotera.

ZATOZ ONERA, ZATOZ AZPEITIRA